Lau lagun hil dira Kroazian, 30 migratzaile zeramatzan kamioi bat irauli ondoren

Berria, BERRIA, 23-03-2021

ZAGREB. Gutxienez lau lagun hil eta hemeretzi zauritu ziren atzo Kroazia ekialdeko Nova Gradiska hiriaren inguruan, 30 migratzaile zeramatzan kamioi bat irauli ondoren. Nova Gradiskako ospitaleko zuzendari Josip Kolodziejek jakinarazi zuen zaurituetako 11 ingresatu behar izan dituztela: «Seik zauri larriak dituzte; bat hiltzeko arriskuan dago, eta beste bati operazio kirurgiko bat egin behar izan diogu».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)