SOS Arrazakeria eta CEAR-en ustez sare sozialetako foroek bizikidetza sustatu dezakete

ELKARTE HAUEK 60.000 LAGUN BILTZEN DITUZTEN TALDETAN EGINDAKO LANA AURKEZTU DUTE "IA BATERE" IRUZKIN ARRAZISTARIK GABE

Diario de noticias de Gipuzkoa, M. TOLOSA / GORKA ESTRADA , 22-01-2021

DONOSTIA –SOS Arrazakeriak CEAR-Euskadirekin elkarlanean, Facebookeko bertako foroak ikertu ditu; eta “diskurtso xenofoboak eraiki ordez, Gipuzkoako udalerrietan bizikidetza giroa bultzatzeko lagungarri izan daitezkeela” iritzi diote.

Ikerketan, Donostia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Urretxu-Zumarragako Facebookeko zazpi foro lokal aztertu dira bi urtez, 2019 eta 2020 bitartean, “Interneten eta, oro har, sare sozialetan gorrotoaren diskurtsoaren hedapenak gora egin duelako”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu eta Berdin Proposamenaren esparruan egindako ikerketa horretatik Arrazismorik gabeko inurritegiak txostena eratu da, www.mugak.eu eta www.cear-euskadi.org-en eskura dagoena. Ikerketa horretan datuen bitartez frogatzen da “apenas dagoela iruzkin arrazistarik: 31 elkarrizketa bi urtetan, 60.000 lagun biltzen dituzten taldeetan”, azaldu zuten atzo.

Azterlanaren arduradunek azaldu zutenez, frogatuta geratu da "Facebookeko foro horietan iruzkin xenofoboak egiten dituztenak ez direla kideen %1era iristen.

Esate baterako, Donostiako taldean parte hartzen duten 7.028 pertsonetatik “17k bakarrik idatzi dute inoiz iruzkin arrazistaren bat”. Bestalde, aztertutako Errenteriako taldea osa-tzen duten 18.370 kideetatik 12k baino ez dute iruzkin arrazistaren bat argitaratu bi urte horietan. “Tolosan, sei pertsonak eta Oñatin inork ez”.

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak eta CEAR-Euskadik adierazi zutenez, ikerketatik ondorioztatzen denez, “Facebookeko foro lokalak, diskurtso xenofoboen sortzaile izan ordez, aliatu lagungarri izan daitezke, Gipuzkoako udalerrietan bizikidetza-giroa sustatzeko”. Hala ere, onartu zuten, ba-tzuetan “mezu diskriminatzaile eta arriskutsuen zabalkundea” eragin dezaketela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)