Usurbilgo jatorri aniztasuna ikertuko dute

AZTERLANA URRIAREN 15EAN AURKEZTUKO DUTE ETA HELBURUA ELKARBIZITZA SUSTATZEA DA

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 21-09-2020

USURBIL – Usurbilgo Udala herriko jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzera doa: Aztiker kontratatu du zeregin horretarako, eta prestaketa lanetan murgilduta daude dagoeneko. Herriko jatorri aniztasuna kontuan hartuta, elkarbizitza susta-tzea da helburua. Udalak elkarbizi-tza horren egoerari buruzko diskurtsoak eta iritziak jaso nahi ditu, gerora, elkarbizitza sustatzeko aukera eman dezaketen egoera eta eremuetan esku-hartzeak martxan jartzeko. Izan ere, legealdi osoan garatuko den ekimena izango da.

Aniztasunari zein elkarbizitzari buruzko iritzi, pertzepzio eta jarrerak kokatzea da asmoa, usurbildarren jatorriak eta identitateak ain-tzat hartuta. Horrekin batera, identitate desberdinen eta euren kultura nahiz bizimoduaren aitortza eta errespetuarekiko iritziak, euskara eta euskal kulturari buruzkoak zein pertsona guztien eskubide sozial, ekonomiko, linguistiko eta kulturalen gaineko iritziak ere kokatuko dira.
Horiek guztiak aztertzeko, elkarrizketa sakonak egingo dizkiete ezaugarri zehatz batzuk betetzen dituzten herritarrei: espresuki gonbidatuko dituzte herritar horiek azterlanean parte hartzera.
Ariketa horren bidez, elkarbizitza hobetzeko gakoak jaso eta mahai gainean jarriko dira guztien artean adosteko eta lantzeko.

Prozesua urriaren 15ean aurkeztuko dute (hasieran, hilaren 24ean egitekoak ziren): edukiera mugatua denez, beharrezkoa da asistentzia baieztatzea, parekidetasuna1@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 377 110 telefonora deituta.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)