Zaporeak lantaldeko kideek gaur ekingo diote lanari, berrogeialdia igaro ondoren

Taldea koarentenan egon da, Lesboseko uhartean (Grezia) positibo eman duen pertsona batekin kontaktuan egotearen ondorioz

El Correo, UNAI SARRIUGARTE, 16-09-2020

Zaporeak lantaldeko kideek asteazken honetan ekingo diote lanari, berrogeialdia igaro ondoren. Izan ere, Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuentzat janaria prestatzen dabilen taldeak negatibo eman du egin zaizkien PCR probetan. Taldeko kideei astelehenean, irailaren 15ean, bigarren PCR proba egin zitzaien. Koarentenan egon zen Lesboseko uhartean (Grezia) positibo eman duen pertsona batekin kontaktuan egotearen ondorioz.

Pandemia Lesbosera duela aste batzuk ailegatu zen eta Moriako errefuxiatuen kanpamentura ere iritsi da. Azken egunotan Zaporeak proiektuko kideek kanpamentu honetan errefuxiatuek bizi duten egoera jasanezina salatu dute. Koronabisuaren kasuen gain, bertan pairatu dituzte sute itzelak 13.000 migratzaile egoera gero eta larriagoan utzi baitituzte.

Berrogeialdiaren harira, Zaporeakek sukaldea itxi behar izan zuen. Baina, beste Gobernuz Kanpoko Erakundeekin elkarlanean errefuxiatuei janaria iristeko balidabideak atondu dituzte. Era berean, ur hornidura diruztatzen dabiltza, ura kanpalekuko suteen ondorioz, kale gorrian geratu diren migranteen beharrizanak asetzeko helburuarekin.

Aipatu bezala, lantaldeari bigarren PCR bat egin zaie, eta negatibo eman ostean gaur lanera bueltatuko dira berriro ere. Egun hauetarako boluntario talde bat sortu dute, migranteek behar dituzten elikagai eta beharrizanak betetzeko.

Uharte honetan migrante ezberdinek bizi duten egoera larria ikusita, errefuxiatuak laguntzeko zenbait bide jarri dituzte martxan, bi kontu korronte eta Bizum bidezko diru-bilketa, kasu. Hortaz, nahi duen edonork bere laguntza ekonomikoa bidal dezake hiru kontu hauen bitartez: BIZUM >> Donaciones >> Zaporeak-0043, KUTXABANK: ES32 2095 5011 80 9115250322 edota LABORAL KUTXA: ES71 3035 0103 88 1030035880.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)