Tunisiako kostaldean gutxienez 22 migratzaile hil dira ontzia hondoratzean

Berria, BERRIA, 11-06-2020

TUNIS. Tunisiako kostaldean ontzi bat hondoratu zen herenegun, eta, agintariek atzo jakinarazi zutenez, gutxienez 22 lagun hil ziren ezbehar horretan, itota. Lehen informazioen arabera, iragan astean atera ziren Tunisiatik, Italiara bidean, eta 53 lagun zeuden ontzian; hortaz, 33 lagun desagertutzat dauzkate, eta horien bila ari dira oraindik. Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera, 2014az geroztik 20.000 migratzaile hil dira Mediterraneoan, Europara bidean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)