51 migratzaile erreskatatu dituzte Lesbostik gertu

Berria, Berria, 25-05-2020

ATENAS. Greziako kostazainek 51 migratzaile erreskatatu zituzten atzo Lesbos uhartetik gertu. Iturri ofizialen arabera, ontzia Turkiako kostaldetik irten zen atzo goizean, eta handik ordu gutxira hondoratu egin zen. Aurrez beste hamasei lagun iritsiak ziren uhartera. Greziako Gobernuak jakinarazi duenez, maiatzean 173 pertsona iritsi dira uhartera, aurreko urteetan baino gutxiago.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)