Zinema

Bertan behera gelditu da Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia

Apirilaren 23tik 30era egitekoa zen, baina, COVID-19ak eragindako egoera ikusita, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak bertan behera uztea erabaki dute.

Berria, Berria, 27-03-2020

«Gizarte erantzukizunez jokatuz eta egungo mugak ikusita, zinemaldia ezin da berme osoz egin aipatutako egunetan», adierazi du, ohar baten bitartez, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko talde antolatzaileak. Ohar berean, Donostia Kulturak adierazi du antolakuntzak segituko duela «urte osoan askotariko ekimenak sustatzen eta bere programazioa eskaintzen, egoerak modua ematen badu».

Bestalde, oroitarazi du zinemaldian ardurapeko kanal bat ireki dutela Filmin plataforman. Bertan ikus daitezke aurreko urteetan eskainitako filmak, zinemaldiak bere ibilbideagatik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuak, gizarte gaiak dituzten emakume zuzendarien lanak eta euskal ekoizpenei buruzko atal bat.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)