Indian 27 dira jada herritartasun legearen aurkako protestetan hildakoak

Berria, Berria, 27-02-2020

NEW DELHI. Indiako hiriburuan herritartasun legearen aurkako protestetan hildakoen kopurua 27ra igo zuten atzo; hinduek eta musulmanek izan dute liskarra, eta 200 bat zauritu ere izan dira. Lege horrek baimena ematen die herritartasuna eskuratzeko Afganistango, Pakistango eta Bangladeshko errefuxiatuei, «erlijio gutxitu» hauetako parte badira: hindua, sikha, budista, jainista, parsia eta kristaua. Musulmanek, ordea, ez dute aukera hori.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)