AEBetako Gorenak uko egin dio gazte bat hil zuen mugako agentea epaitzeari

Berria, , 27-02-2020

WASHINGTON. AEBetako Auzitegi Gorenak herenegun erabaki zuen ez duela epaituko migratzaile bat hil zuen mugako agentearen kasua, eta, hortaz, 15 urteko gaztearen gurasoek ezingo dute salaketarik jarri agente horren aurka. 2010ean, gazte mexikarra AEB eta Mexiko muga artean jolasten ari zen; AEBetan sartu, eta, berehala Mexikora itzuli zenean tiro egin zioten, hemezortzi metroko distantziatik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)