Bangladeshek gelditu egin du milaka rohingya irla batean bakartzeko plana

Berria, , 27-02-2020

DHAKA. Bangladeshko Gobernuak atzo jakinarazi zuen «oraingoz» gelditu egin duela 100.000 rohingya uharte jendegabe batean bakartzeko plana. Horren ordez, arreta jarriko du horiek Myanmarrera itzultzeko ahaleginetan, Txinaren laguntzaz: «Myanmar prest dago rohingyak hartzeko; haiek aberriratzeko lan egingo dugu». Euriteen garaian, itsasoak guztiz betetzen du gobernuak aipatu duen uhartea.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)