Migratzaileen karabana bat abiatu da Hondurastik

Berria, Berria, 17-01-2020

TEGUCIGALPA. AEBak helmuga dituen migratzaileen karabana bat abiatu zen atzo Hondurastik. Mila lagun inguru elkartu ziren San Pedro Sulako autobus geltokian, eta goizaldean irten ziren Guatemalako mugara. Azaldu dutenez, herrialdean duten egoera da handik ihes egiteko arrazoia: pobrezia eta segurtasunik eza. AEBek migratzaileen aurkako neurriak hartu izan dituzte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)