AEBetako muga, gero eta urrunago

Washingtonek bidalitako Guardia Nazionaleko 6.000 kideak Mexikoko mugara iristear dira; segurtasuna handitu ahala arrazakeria ere zabaltzen ari dela salatu dute hainbat erakundek.

Berria, 03-06-2006

Boluntarioak, prest Internet bidez muga zaintzeko

Texasko gobernadoreak egin du proposamena: sare elektronikora lotuta dauden kameren bidez muga zaintzea. Jada ehunka lagun agertu dira «zaintzaile elektroniko» lanak egiteko. Etorkinak muga igarotzen saiatzen badira haiek salatzea izango da horien lana. «Etorkinek gehien erabiltzen dituzten inguruetan jarriko ditugu kamerak», azaldu du Texasko gobernadore Rick Perryk. Haren arabera, muga seguruagoa nahi dute herritarrek eta horretarako bide bat izan daiteke Internet bidezko zaintza.

Bestalde, immigrazioaren kontrako Minutemen taldea hesi bat eraikitzen hasi da Arizonan, mugan. Lur eremu hori erosi egin du taldeak hesia eraiki ahal izateko. «Gobernu federalak egin beharko lukeena ari gara egiten», esan du taldeko buruak.

############

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)