Bosniak zentro itxi batzuetara eramango ditu kanpaleku batean dauden migratzaileak

Berria, , 11-12-2019

SARAJEVO. Bosniak atzo iragarri zuenez, «hobeto prestatutako instalazio batzuetara» eramango ditu Kroaziako mugan dauden migratzaileak. Vucjakeko kanpalekuan zortziehun migratzaile inguru daude, mugatik oso gertu, eta, hango baldintzak oso gogorrak izan arren , askok gose greba hasi zuten joan den astean, handik eraman ez zitzaten: ez dute mugatik urrundu nahi, hura gurutzatzea dutelako xede.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)