Hernani eta Bolivia, bizilagunak

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 19-11-2019

DONOSTIA- Bizilagunakprogramak ehunka pertsona bildu zituen atzo, berriro ere, mahai baten inguruan. Gipuzkoako hainbat herritan, bertako familia batek eta kanpotik etorritako beste batek batera bazkaldu zuten, elkar ezagutzeko eta ondokoa hobeto ezagutzeko asmoarekin. Azken finean, kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzea da helburua eta, horrela, elkarbizitza sustatzea. Bazkarietan dinamizatzaile bat ere egon zen, antolaketan laguntzeko. Euskal Herriko beste hainbat etxetan gertatu zen moduan, Hernanin Marga Ormazabal eta bere alabaren etxean gonbidatuak izan zituzten, Boliviako Jaqueline Martínez eta bere bi semeak. Haiek eta Bizilagunak programan parte hartu duten beste batzuk Orona auditorioan (Hernani) elkartuko dira hilaren 30ean, bizitakoaren inguruan solasteko. – Argazkia: Azurmendi

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)