Mediterraneoan 150 errefuxiatu desagertu dira

Berria, , 26-07-2019

TRIPOLI. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak (UNHCR) atzo jakinarazi zuenez, 150 bat errefuxiatu desagertu egin dira Mediterraneoan, ontzi bat hondoratu ostean. Libiako itsas armadaren arabera, 116 dira desagerturikoak; 132 atzo erreskatatu zituzten, baina oraindik ez dute zehaztu zenbat ontzi zegoen itsasoan.

Charlie Yaxley Afrikarako eta Mediterraneorako UNHCRren bozeramaileak adierazi zuen, lekukoen testigantzak oinarri hartuta, gutxienez 300 lagun zeramatzan ontzi bat atera zela Libiako kostatik. Yaxleyk ohartarazi zuen «litekeena» dela horiek hilda egotea.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)