Herriko lau eragilek Errefuxiatuen Eguna ospatzera gonbidatzen dituzte getariarrak

ELAN-Euskadi, Gaztetxea, Getariako Eskubide Sozialen Karta eta Udalak pare bat ekimen bultzatu nahi dituzte hilaren 20an

Diario Vasco, JUAN MARI ZUBIAURRE, 14-06-2019

Datorren ekainak 20a Errefuxiatuen Nazioarteko eguna da eta Getarian lehen aldiz, ELAN – Euskadi, Gaztetxea, Getariako Eskubide Sozialen Karta eta Udalak pare bat ekimen antolatu dituzte egun horren inguruan.

Alde batetik, egun horretarako balkoietan ‘Ongi Etorri Errefuxatuak’ lema duten banderolak jar – tzea proposatzen dute. Horretarako banderolak salgai jarriko dituzte ekainak 17 eta 18an, 18:30etatik 20:00etara, herriko plazan. Kopurua mugatua da. Bestetik, pintxo – pote solidarioa egingo da Gaztetxean.

Antolatzaileek gogoratzen dutenez, «Nazio Batuen Erakundeak honako datu beldurgarriak maneia – tzen ditu; Gatazka edota jazarpenen ondorioz munduan 68,5 milioi pertsonek utzi behar izan dituzte beraien etxeak. Horietatik 25,4 milioi errefuxiatuak dira, erdiak gainera, adin txikikoak. 10 milioi pertsonei nazionalitatea ukatu zaie eta oinarrizko eskubiderik gabe utzi, hezkuntza, osasuna, lana edo zirkulazio askerakoa».

«Ez dira nolanahiko datuak» azpimarratzen dute, «eta gurean ere asko dira arrazoi desberdinek bultzatuta beraien familia eta sorterriak utzi behar izan dituzten herritarrak».

Baina deialdia bultzatzen duten eragileek argi dute: «Getaria, eta Euskal Herria, harrera herriak dira. Oraina eta etorkizuna kultura ani – tzekoa da, nahastera, elkartzera, gerturatzera, ulertzera eta besarkatzera kondenatuak baikaute eta beraz, errefuxiatuak gurean ongi etorriak dira!».

«Giza eskubideen errespetua eta pertsonen zirkulazio askea aldarrikatzen dugu. Ilegala den pertsonarik ez dago! Horiez gain munduko potentzia ekonomiko nagusiek, Afrikan eta gaizki izendatutako hirugarren munduan, egiten dituzten espoliazio eta arpilatze politikak salatzen ditugu munduko milioika lagun miseria edota emigraziora eramaten baitituzte» nabarmendu dute.

«Errespetua eskatzen dugu bere etxe eta herriak uztera behartuak izan diren pertsonentzako. Denok migranteak gara ala izan gara. Horretaz asko dakigu Euskal Herrian, bai ihesaldi garaietaz baita harrera pasarteez ere» adierazi dute.

Bukatzeko, «herritarrak animatu nahi ditugu alde batetik, banderolak eskuratu eta 20an Getariako balkoiei kolore hori bizia ematera eta bestetik, gaztetxean izango den pintxo – pote solidariora», esanaz amaitu dute deialdia.

Iturzaeta Herri Eskolak gaur ospatuko du kurtso amaierako festa. Irakasle, ikasle eta gurasoak elkarrekin egun berezia igarotzeko bilduko dira. 15:00etatik aurrera hasiko dira Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleen emanaldiak, Urritzarekin jolasak, apar festa eta afaria ondoren, eta bukatzeko musika.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)