Madrilek 'Aita Mari'-ri agindu dio bidaia eteteko

Berria, , 16-04-2019

MADRIL. Greziara laguntza humanitarioa eraman nahi duen Aita Mari ontziak bidaia eten behar izan du. Ostiral eguerdian abiatu zen Lisboatik, Portugalgo Gobernuaren oniritziarekin. Baina Madrilgoak argudiatu du Greziara joan aurretik hari ere zehaztu behar diola nora eta zertara doan. Espainiaren debekuengatik hiru hilabete egin zituen geldirik barkuak Pasaian (Gipuzkoa). Aita Mari-ren kasua salatu zuten atzo Bilbon, Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzan. Europako gobernuen «pasibotasuna» kritikatu zuen Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, eta «holokaustotzat» jo zuen Mediterraneoko egoera.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)