Itsasoan da 'Aita Mari' ontzia, Portugalen baimena lortuta

Ezin izango ditu erreskate lanak egin, baina «ospitale» gisa funtzionatuko du, migratzaileei botikak-eta banatuz

Berria, , 14-04-2019

LISBOA. Aita Mari erreskate ontzia Mediterraneorako bidean da, Portugalgo Gobernuaren baimena jaso ostean. Hiru hilabete geldirik egin ditu Euskal Herrian, Pasaiako portuan (Gipuzkoa), Espainiako Gobernuak baimenik ez diolako eman; urtarrilaren jaso zuen azkenengo debekua. A Coruñan (Galizia) egon ondoren, Lisboara joan zen gero, eta Portugalgo Gobernuaren baimena jaso zuen herenegun; Egeo itsasoko uharteetara nabigatzekoa eman dio, baina ezingo ditu erreskateak egin. Mediterraneoa zeharkatu nahi duten migratzaileak laguntzea du helburu ontziak. Herenegun eguerdian abiatu zen Greziako Lesbos uharteko porturantz. Aurreikuspenen arabera, bi aste barru iritsiko da. Han, «ospitale» gisa arituko da, errefuxiatuei osasun arreta ematen. Besteak beste, Euskal Herriko eta Galiziako herritarrek emandako botikak banatuko dituzte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)