Ali diputatuari pasaportea kendu izana salatu dute Herbehereetan

Berria, 17-05-2006

agentziak

Amsterdam

Jatorriz Somaliakoa den Aiaan Hirsi Ali diputatuari pasaportea kentzeko haren alderdikide eta Immigrazio ministro Rita Verdonkek hartutako erabakia kritikatu du Herbehereetako Legebiltzarrak. Hala Ali nola Verdonk VVD eskuineko liberalen alderdikoak dira. Alik onartua zuen Somaliatik, hitzartutako ezkontza batetik, ihesi Herbehereetan aterpetu zenean datu faltsuak eman zituela pasaportea eskuratzerakoan. VVDko diputatuek eta gainerako alderditakoek harridura azaldu dute Verdonkek Aliri pasaportea 48 orduko tartean kendu diolako, eta malguago jokatzeko eskatu diote, ekintzaile islamistek Ali mehatxatuta dutela kontuan izaki.

Hirsi Alik, bitartean, bere diputatu izaerari uko egin dio, baina Verdonk ministroaren «erabaki gogorrari» helegitea jarriko diola iragarri du. Dena den, Herbehereetatik alde egiteko «prestatzen» ari dela azaldu du. Egun, bizkartzainen babesaren beharra du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)