Immigrazioaren kontrola segurtasun nazionaleko gai bihurtu du Bushek

Mexikoko mugara beste 6.000 zaintzaile bidaliko ditu, baina gunea ez duela «militarizatuko» dio

Berria, 17-05-2006

Max Boehnel

New York

Zulo sakonetik mintzatu da George Bush AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentea. Inoiz ez dira estatubatuarrak horren ezkor izan etorkizunaz azken 23 urteotan, eta heren batek baino ez dio ondo irizten Bushen gobernuaren jarduerari. Ilunabarreko ordurik aproposenean agertu zen Bush herritarren aurrean astelehenean. Zulo historikotik mintzo den presidentearen kezka nagusia? Immigrazio politika.

Ia ordu laurden bat iraun zuen hitzaldiak, eta ia osorik etorkinen arazoaren ingurukoa izan zen. Gaiaren aukeraketa eta unearenak lotura estua dute azken galdeketekin zein AEBetako Kongresuan egun berean immigrazioaren inguruan berriz abiaturiko eztabaidekin. Immigrazio politika herritarren haserrearen hiru iturri nagusietako bat da. Besteak Irakeko gerra eta erregaien prezioa dira; azken hori urtebetean ia halako bi izatera heldu da. AEBetako Senatuan aste honen hasieran abiatu da immigrazioaren erreformaren eztabaida, hil honen amaieran bozkatuko da Kongresuan eta orduan izango du Bushek sinatzeko mahaiaren gainean.

AZKEN GAIA BUSHENTZAT. Ematen duenez, Bushen aholkularien arabera, immigrazioaren legearen erreforma da presidenteari geratzen zaion gai bakarra oraindik etekina ateratzeko agian. Beste interpretazio baten arabera, muturreko bi jarreren erdian aurkeztu nahi izan du Bushek bere burua: alde batetik, aurreko asteetan paperik gabekoen alde kalera ateratako milioika pertsonak eta, bestetik, mugaldeko gune batzuetan zein Washingtonen jarri diren eskuin muturreko dozena batzuk.

Bushek hartu nahi duen benetako erdiko lekua Alderdi Errepublikanoaren bi aldeen artekoa da. Etorkinen aurkako aldea bereziki indartsua da Kongresuan, eta iazko abenduan proposamen bat aurkeztu zuen AEBetan ustez dauden 12 milioi paperik gabeko etorkinei jazartzeko, zigortzeko eta kanporatzeko. Horrez gain, etorkinei laguntza ematen dieten erakundeak kriminalizatu nahi zituzten, eta hegoaldean Mexikoko muga militarrez bete. Alderdiaren beste atal batek, interes ekonomikoek bultzatuta soldata txikiagoak jasotzen dituzten paperik gabeko etorkinen eskulana behar dutelako, alegia, era errealistagoan ikusten du gaia, oposizioko demokrataren antzera. Horrentzat, immigrazio politika gogorragoa lan politikaren atal bat da.

Ez da ahaztu behar azaroan Legebiltzarrerako bozak egingo dituztela, eta milioika boto-emaile hispano daudela. Haiek ere, etorkin direlako edo senideren bat paperik gabe dutelako, immigrazio politika eskuzabala nahi dute.

Bush oso bide estuan ibili zen hitzaldian. Alde batetik, Guardia Nazionaleko 6.000 kide bere agintaldia bukatu arte hegoaldeko mugaldera bidaliko dituela esan zuen. Horrez gain, zaintza kamera, hegazkin espioi eta hesi gehiago agindu zituen. Bestalde, ordea, Mexikoko muga ez zuela «militarizatuko» esan zuen. Bertan behera geratuko da catch and release deituriko jokamoldea, hau da, atxiloturiko paperik gabeko etorkinak askatzea galdekatzeko lekurik edo deportazio espetxe nahikorik ez dagoelako. Bushek ez zuen finantzaketaz asko esan nahi izan. Ez zituen behin ere aipatu immigrazio mugimenduaren kausak. Ez zuen esan NAFTA Ipar Amerikako merkataritza hitzarmenak gizarte ezberdintasunak areagotu dituela eta pertsona gehiago bultzatu dituela iparralde aberatsera.

Konponbide bezala, mugaldea Europako gotorlekuaren ereduari jarraiki gogortzeaz gain, «behin-behineko langileen egitasmo bat» aurkeztu zuen Bushek. Horren arabera, AEBetan bi urte baino gehiago egon diren paperik gabekoek herritartasuna eskatu ahalko dute, lanpostu bat dutela frogatzen badute, auzitegiek zigortu ez badituzte, isunak eta zergak ordaindu badituzte eta ingeles azterketa bat gainditzen badute. AEBetan bi urte baino gutxiago egon dena deportatu ahalko da.

HERRITARRAK, ETORKINEN ALDE. Hedabideek eta Gobernuak diotenaren kontra, AEBetako batez besteko herritarra harrigarri liberala da gai honetan eta batere ez immigrazioaren aurkaria. 2001eko irailaren 9aren ondorengo histeria eta sukar nazionalista gorabehera, AEBetako gizartea munduko immigraziozaleenetariko bat da, zaleena ez bada. Azken galdeketen arabera, herritarren %61 ez datoz bat Bushen gobernuaren orain arteko immigrazio politikarekin. Legez kanpoko immigrazioa «arazo serio» gisa definitzen dute %59k, baina horretatik zigorrak zorrozteko eskaera dagoela pentsatzea norbere burua engainatzea da, galdeketa beraren arabera demokrata gehienek politika laxoagoa nahi dutelako. Horrez gain, demokraten %61ek estatubatuarren %35 lirateke nahiago lukete paperik gabeko 12 milioi etorkinei AEBetan bizitzen utzi, kanporatu beharrean.

Paperik gabekoentzako Bushen proposamena

gehiago jartzea (18.000 izateraino). Hesiak eraiki eta sentsore, kamera, hegazkin patruila gehiago jarri hegoaldeko 3.200 kilometroko mugaldean.

Behin-behineko langile plana. Justiziarekin arazorik izan ez duten langileak hartzea. Euren herrialdeetara itzuli beharko lukete epe baten ondoren.

Nortasun agiriak. Sistema biometrikoak erabiltzea paperak egiteko, ugazabek jakin dezaten kontrataturiko langileak legez daudela AEBetan.

Herritartasunerako aukera. Isuna ordaindu beharko dute paperik gabekoek, eta eginiko lanari dagozkion zergak, herritartasuna eskatzeko, eta AEBetan bi urte baino gehiago egon direla frogatu.

Hizkuntza eta kultura. Ingelesa ikasi beharko dute, eta «nortasun amerikarra» bereganatu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)