Eskuin muturra, Herbehereetako Senatuan garaile

Berria, , 22-03-2019

AMSTERDAM. Demokraziarako Foruma ultraeskuindarra bilakatu zen herenegun Herbehereetako Senatuko indar nagusi, hamahiru eserlekurekin. Mark Rutte lehen ministroaren gobernu koalizioa osatzen duten alderdiek gehiengo osoa galdu zuten, eta 31 senatarirekin geratu ziren 75 ordezkaritik. Probintzietako bozak izan ziren atzokoak, eta horietan herritarrek bozkaturiko politikariek hautatzen dituzte senatariak.

Astelehenean Utrecht hirian hiru pertsona hil zituen ustezko erasotzaileari buruz, herrialdeko fiskalak atzo adierazi zuen «hilketak terrorismo helburuekin», «hilketa saiakera» eta «mehatxu terrorista» delituak leporatuko dizkiotela. Gaur pasatuko da epaile baten aurretik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)