Haurra itzuli egingo diote Irurtzunen kalean utzi zuen 16 urteko amari

Amaren gurasoen zaintzapean egongo dira ama eta haur jaioberria

Berria, 23-04-2006

ERREDAKZIOADONOSTIA

Otsailaren 25ean Irurtzunen (Nafarroa) zaborren edukiontzien ondoan utzitako haur jaioberria itzuli egingo diote amari 16 urte ditu. Amak izango du haurraren ardura, baina ama eta haurra amaren gurasoen zaintzapean egongo dira. Hala erabaki du Nafarroako Gizarte Ongizate Sailak. Hala ere, haurra, oraindik, haurren harrerarako zentroan egongo da, legezko tramiteak bete arte datorren astera arte, ziurrenik. Ekuadortarra da familia.

Haurra itzultzeko erabakia astebetean hartu dute ia – ia. Izan ere, Aste Santua baliatuta, aiton – amonak Ekuadortik Iruñera etorri ziren lehengo astean. Loren Albeniz Gizarte Ongizateko Familiaren Zuzendaritza Nagusiko zuzendariak Diario de Navarra egunkariari adierazi dionez, Gizarte Ongizateak haurraren aiton – amonekin izandako elkarrizketetan «hasieratik itxura ona» hartu zieten biei, eta horrek, itxuraz, asko lagundu du erabakia hartzeko garaian. «Haurrarekin eta euren alabarekin hasieratik zer bide hartu den ikusita, errespetuz jokatu dute, eta haurra berehala artatu zutelako ere eskerrak eman dituzte». Haurra aurkitu, ospitaleratu eta bertatik atera zenetik Gizarte Ongizatearen zentroan dago.

Haurraren eta alabaren jarraipena egiteko konpromisoa hartu dute aiton – amonek. Hala ere, gizarte zerbitzuek aldian – aldian jarraipena egingo dute, biek nahiko arreta baduten ikusteko. Familiak haurrari zer izen – abizen jarri erabaki beharko du erregistroan izena emateko, eta Familiaren Zuzendaritza Nagusiak berak izan du haurraren eskumena orduan beteko du txostena. Orain beste izen – abizen batzuk dauzka, Nafarroako Gobernuaren zaintzapera igaro zenean Gizarte Ongizateak jarritakoak, hain zuzen ere.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)