Gizon bat hil da Donostian, beste batek labanaz eraso ondoren

Berria, 18-04-2006

Gizon bat hil zen atzo Donostian, beste batek labana batekin eraso eta gero, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi zuenez. Erasoa arratsaldeko laurak aldera izan zen, Amara auzoko Eustakio Amilibia eta Felipe IV.a kaleen artean. Segituan Donostiako Ospitalera eraman bazuten ere, han hil zen. Hildakoak 28 urte zituen, eta Europa Ekialdekoa zen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)