Zipren bederatzi lagunen gorpuak agertu dira

Berria, , 15-05-2018

ATENAS. Zipre iparraldeko bi hondartzatan bederatzi errefuxiaturen gorpuak agertu ziren atzo. Yialusa eta Rizokarpasos hondartzetan agertu ziren gorpuak, eta, uharteko iturriek jakinarazi dutenez, litekeena da errefuxiatu siriarrak izatea. Turkiak okupatutako eremuan agertu ziren gorpuak. Mustafa Akinci buruzagiak iheslarien hondamendia deitoratu zuen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)