Bi ginearrak aske utzi dituzte auzi saioa egin arte

Berria, , 09-03-2018

BAIONA. Preso ziren bi gazte ginear Baionako epailearen aurretik pasatu ziren atzo, adingabeak direla sinetsarazi nahi izatea leporatu dietelako. Aske gelditu ziren biak, martxoaren 22an eginen zaien auzia heldu bitartean. 17 urte dituztela diote Moriba Koivoguik eta Moriba Josphk. Baionako auzitegiak, berriz, adingabeak direla frogatzeko agiri faltsuak eman izana leporatu die, eta preso atxiki dituzte orain arte.

Etorkinekin eta Cimade elkarteek Baionako auzitegi aitzinera elkartasuna adieraztera deitu zuten, eta mugimendu feministak ere bat egin zuen ginearrekin atzo: herriko etxe aitzinean antolatu zuten bazkariaren ondotik, auzitegira joan ziren.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)