Zazpi migratzaile hil dira Marokotik Kanarietara bidean

Berria, , 16-01-2018

MADRIL. Espainiako salbamendu taldeek zazpi migratzaile hilik topatu zituzten atzo Kanarietako Lanzarote uharteko kostatik gertu. Iturri horren arabera, Marokotik atera ziren ontzi puzgarri batean —130 kilometrora—; bost hilik topatu zituzten ontziaren barnean, eta beste bi uretan hil ziren itota. Beste hogei lagun bizirik topatu zituzten, hipotermiak jota horietako asko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)