Ehun immigrante inguru desagertu dira Mediterraneoan, Europara iritsi nahian

Berria, , 11-01-2018

TRIPOLI. Ehun immigrante inguru desagertu ziren atzo Mediterraneo itsasoan, Libiako kostazainek adierazi dutenez. IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, jada 200 lagun hil edo desagertu dira Mediterraneo zentraleko bidean, urtea hasi zenetik. Iazko urtarrilean 254 izan ziren hildakoak. Urteko lehen hamar egunetan 800 immigrante eta errefuxiatu erreskatatu dituzte, IOMren esanetan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)