Marokok epaituko duen ekintzailea babestu dute

Berria, , 11-01-2018

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Helena Maleno ekintzaile espainiarraren aldeko elkarretaratzea egin zuen atzo Bilbon. Marokon migratzaileekin lan egiten duen Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeko kidea da. Tangerko Apelazio Auzitegian deklaratu zuen atzo. Hilaren 31n itzuli beharko du, epaileak atzo jasotako informazioa aztertu ondoren zer erabaki duen jakitera.

Espainiako Poliziak egindako salaketa baten harira hartu diote deklarazioa Malenori. 2012an hasi zuen ikerketa Poliziak, Malenok Espainiako Itsas Salbamendura egindako dei batzuengatik; hainbatetan deitu zuen etorkinez betetako txalupak itsasoan noraezean zeudela ohartarazteko. Poliziak giza trafikoko sare bateko kide izatea egotzi zion. Espainiako Auzitegi Nazionalak artxibatu egin zuen auzia. Poliziak lankidetza eskatu zion Marokoko Fiskaltzari, baina hark ere ez zuen ikusi delitu zantzurik. Azkenean, Poliziak zuzenean salatu du Maleno Marokoko justiziaren aurrean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)