iaz baino % 8 gehiago

Udalak abian jarri du 3,1 milio eurotik gorako guztiko diru languntzez baliatzeko programa

Deia, DEIA, 03-01-2018

Bilboko Udalak abian jarri du diru – laguntzetarako programa. Plan horretan 3.150.953 euro erabiliko dira aurten, iaz baino % 8 gehiago hain justu. Garrantzizko bultzagarria da Udaleko sailek irabazi asmorik gabeko erakundeen bitartez abiatutako jardueretarako.

BILBO. Bilboko Udalak 2018ko diru – laguntzetarako kopurua gehitu izanak eragin berezia izango du garapenerako lankidetzaren eta giza eskubideen arloetan elkarteek aurkeztuko dituzten proiektuetan.


Epeak


Diru – laguntzetarako eskariak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 3tik eta 2018ko otsailaren 12ra arte egongo da zabalik.


Laguntza horiek jasotzeko aukera izango dute gizarte – itzulkin garrantzitsuko proiektuak garatzeko interesa duten erakundeek, udal jardueraren osagarriak eta Udaleko sailen helburuak betetzeko lagungarriak badira: Gizarte Ekintza, Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Immigrazioa, Jaiak, Hezkuntza, Berdintasuna eta genero – indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza.


Diru – laguntzetako partidarik handiena aurten Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen arloa izango da, 2.224.653 euro, iaz baino % 12 gehiago hain zuzen.


Eskariak


Diru – laguntzen eskariak aurkezteko Udalak zenbait mekanismo jarri ditu. On line egin daiteke Udalaren web orrian (www.bilbao.eus), Herritarren Informazio Bulegoan eta Barrutietako Udaltegietan, bertan baitago prozesu osoaren dokumentazioa.


Informazio – saioak ere egingo dira eta kontsultak egiteko telefonoa jarri da: 010/944.010.010.


Diru – laguntzak aurkeztea eta kontsultatzea (www.bilbao.eus)


Web orriaren bidez, eskariak aurkeztu ez eze, tramitazioa zertan den ere kontsultatu ahal izango da. Hartara, entitateek onartutako ziurtagiri elektronikoaren bidez edo Bilboko Udalaren web orrian sartzeko pasahitza erabilita, interesdunek 2018ko edo lehenagoko (2007tik aurrerakoak) eskariak zertan diren kontsultatu ahal izango dute.


Erakundeek, bakoitza nolakoa den kontuan hartuta, web orriaren bidez zuzenean kontsultatu ditzakete aurkezteko aukera duten deialdiak.


Herritarrentzako informazio – bulegoak eta Barrutietako udal bulegoak


Beste zerbitzu lagungarri batzuk


Prozesuan ager daitezkeen zalantzak argitzeko telefonoa jarri du Bilboko Udalak: 010/944.010.010, astelehenetik domekara bitartean, 08:00etatik 20:00etara.


Diru – laguntzei buruzko prestakuntza – saio bi egingo dira (baldintza orokorrak, aurrekontuak, justifikazioa…): urtarrilaren 15ean (gaztelaniaz) eta urtarrilaren 16an (euskaraz) Ibaiondoko Udaltegian (“La Bolsa” eraikina), 18:30etik 21:30era. Saiootan parte hartzeko izena eman behar da aurretik 010/944.010.010 telefonora deituta (pertsona bakarra entitate bakoitzeko).


Era berean, Ibaiondoko Udaltegian informazio – saio berezi bi egingo dira deialdi hauei buruz:


2018ko DIRU LAGUNTZAK12 ARLO ETA 26 JARDUERA ILDO


2018ko deialdi honetarako 3.150.953 euro bideratu dira guztira diru – laguntzetan, 12 esparru eta 26 laguntza – ildotan banatuta, honela:


Gizarte Ekintza


160.000 euro bideratuko dira guztira, era honetan banakatuta:


Partaidetza eta barrutiak


Aurrekontua 24.800 eurokoa da. Kopuru hori Herritarren Partaidetzako Erakundeen Udal Erroldan izena emanda duten auzo – elkarteen garapenean laguntzeko, elkarte horien jarduteko eremua auzoa edo barrutia denean, eta herritarren partaidetza bultzatzeko izango da.


Kultura


Guztira 79.200 euroko diru – laguntza emango da, kultura – jarduerak sustatzeko.


Euskara


Euskararen erabilerarako diru – laguntzak 158.600 eurora iritsiko dira, kontzeptu hauetan banatuta:


Hezkuntza


173.800 euro bideratuko dira hauetarako:


Berdintasuna eta genero – indarkeriarekin amaitzeko arloa


60.000 euro, honela banatuta:


Gazteria


55.000 euroko laguntza emango da, guztia umeentzako, gaztetxoentzako eta gazteentzako programa eta jardueretarako.


Ingurumena


50.000 euroko laguntza emango da, honela banatuta:


Osasuna eta kontsumoa


104.900 euro, honela banatuta:


Garapenerako lankidetza eta giza eskubideak


2.224.653 euro, honela banatuta:


Immigrazioa


15.000 euro, guztia etorkinen elkarteen funtzionamendurako programetarako.


Jaiak


45.000 euro, guztia auzoetako jaietarako.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)