Zurrumurrurik Ez Estrategiaren Arte Aplikatuetako tailerrak gazteentzat

Lau asteburutan ospatuko da ekimena

El Correo, , 13-11-2017

Zurrumurrurik Ez Estrategiaren Arte Aplikatuen akademia jarriko da abian datorren asteburuan , Aisibizia elkarteak eta Getxoko udalak sustatuta, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Ekimena sentsibilizazio sozialeko estrategia da, atzerritarren kontrako estereotipo negatiboei eta zurrumurruei aurre egiteko. «Ekimen berri honen helburuak dira sentsibilizazio prozesua sustatzea, gazteen partaidetza aktiboa bultzatzea eta gazteentzako heziketa artistikoa eskaintzea, ondoren herritarrengana egiteko eta eskaintza kultura eta artistikoa indartzeko», azaldu du Elena Coriak, Immigrazio eta Kultur artekotasuneko Unitateko zinegotziak.

Arte Aplikatuen akademiak zortzi doako tailer eskainiko ditu lau asteburuetan arte eszenikoak, plastikoak eta ikus-entzunezkoak lantzeko, toki desberdinetan, diziplina artistiko horien profesionalen eskutik. Asteburu bakoitzean bi tailer izango dira hurrengo ordutegiarekin: ostiralean, 18:30etik 20:30era; larunbatean, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara, eta igandean 10:30etik 13:30era.
PUBLICIDAD

inRead invented by Teads

Antolatutako tailerrak honako hauek izango dira:
- Azaroaren 10,11, 12an: Arte plastikoak

  • Adierazpen plastikoa Eduardo Hurtadorekin
  • Aniztasunaren aldeko argazkigintza Unesco Etxearekin

- Azaroaren 17,18,19an: Ikus-entzunezko arteak

*Elkarbizitzarako Micronarratibak Moviltik-ekin

  • Bideo-artea Katz Studiorekin

- Azaroaren 24,25, 26an: Hiri-Artea

  • Graffiti Igor Ramosekin
  • Rap eta Hip Hop “La Basu”-rekin

- Abenduaren 1,2,3an: Arte Eszenikoak

  • Mikroteatro Miguel Alvárezekin
  • Kontu-kontaria Apikarekin

Parte hartu nahi duten gazteek aukeratutako tailerrean eman beharko dute izena. Informazio gehiago eta izenematea: antirumores@getxo.eus edo whatsapp (662 659 042).

Bestalde, Bizilagunak-aldameneko familia ekimena datorren igandean izango da Getxon, bertoko familia autoktonoak eta jatorri atzerriko familiak mahai batean bazkaltzen elkartzeko, Getxoko Udalak, EGIZU Getxo Euskaldun elkarteak eta Getxoko Etorkinak Federazio Plataformak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)