IMMIGRAZIOA

Errefuxiatuen gizarteratzea errazteko egitasmo bat aurkeztu du Nafarroako Gobernuak

Berria, Ion Orzaiz, 01-09-2017

Sentsibilizazio kanpainak, migratzaileentzako ikastaroak eta tailerrak eginen ditu Gurutze Gorriak Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran. Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta Gurutze Gorriko Nafarroako koordinatzaile Juanjo San Martinek aurkeztu dute Errealitate berriak: pertsona errefuxiatuei zuzendutako lan – eta gizarte – laguntza eta sentsibilizazioa izeneko egitasmoa.
Nafarroako Gurutze Gorriak kudeatutako egitasmoa izanen da, eta Nafarroako Gobernuak 46.824 eurorekin finantzatua.
Bi ardatz nagusi izanen ditu proiektuak: batetik, errefuxiatuen laguntza eta gizarteratzea, eta, bestetik, bertakoentzako sentsibilizazioa. Lehen ardatzean, desplazatuen integrazioa errazteko ekimenak garatuko dituzte; besteak beste, lana aurkitzeko ikastaroak, ahalduntze tailerrak, talde sesioak, laguntza pertsonalizatua eta aisialdirako proposamenak. “Errefuxiatuek eta desplazatuek berekin dakartzaten gaitasunak, jakintza eta ikasketak lehenetsi nahi ditugu, horiei guztiei balioa eman”, azaldu du San Martinek. Sentsibilizazioari dagokionez, “paternalismotik aldendutako ikuspegia” aplikatuko dutela gaineratu du Gurutze Gorriko arduradunak. Ahalegin berezia eginen dute ikastetxeetan, “aldaketaren eta gizartearen motore txikiak baina eraginkorrak baitira adingabeak”.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)