XENOFOBIA

Baionako meskitari eraso diote

Berria, Berria, 11-08-2017

Molotov koktelak bota zizkioten eraikinari igande gauean. Gutxienez bi koktel jaurti zituzten tenpluaren kontra, France Bleuk zabaldu duenez. Kalte materialak eragin zituzten, baina ez zen inor zauritu.
Eraikinaren atzealdean sua piztu izanaren aztarnak ikus daitezke Bixente Vrignon kazetariak argitaratutako argazkian. Meskitara joandakoak astelehenean ohartu ziren erasoaz, eta arratsaldean aurkeztu zuten salaketa.
Besteak beste, erasoa gaitzetsi dute Colette Capdevielle Baionako hautetsiak eta Frederique Espagnac senatariak.
Je condamne fermement les dégradations inacceptables qui ont été commises à la #Mosquée de #Bayonne #RespectDeTous https://t.co/09zGWeOq2A
— Frédérique Espagnac (FEspagnac) 2017(e)ko abuztuak 11 Je condamne avec la + grande fermeté ces actes de violence qui visent précisément un lieu de culte . Solidarité avec ts les musulmans du PB https://t.co/KSC9ueAhYI — Colette Capdevielle (c_capdevielle) 2017(e)ko abuztuak 11
Ez da lehen aldia Baionako meskitari eraso egiten diotena. 2015eko urtarrilean, Parisen Charlie Hebdo aldizkariaren aurka izandako erasoaren ostean, pintaketa arrazistak egin zituzten Baionako meskitan eta bi saltokitan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)