INDARKERIA MATXISTA

Deustuko gazte talde feministak protestara deitu du, Ekuadorko hilketa matxista salatzeko

Berria, Berria, 11-08-2017

  Bilboko gizon bat atxilotu dute Ekuadorren, bikotekide ohia labankadaz hiltzea egotzita. Igandean aurkitu zuten emakumearen gorpua, auto baten barruan, Ekuadorko mendi bide batean; atzo atxilotu zuten ustezko hiltzailea. Behin – behinean espetxeratu dute, eta epaiketaren zain dago orain; fiskaltzak 30 urteko zigorra eskatu du gizonarentzat.
Aurten, Euskal Herriko hiru emakume hil dituzte indarkeria matxistagatik: urtarrilean bi eta maiatzean bestea.
2016. urtean, indarkeria matxistak arrasto nabarmena utzi zuen Euskal Herrian; guztira, zazpi emakume hil zituzten, horietatik hiru adingabeak. 2010etik 2015era, Hego Euskal Herrian hamalau emakume hil zituen indarkeria matxistak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)