Zirrikituetatik begira

Protestanteak

Deia, Josu Torre, 10-08-2017

ERLIJIOAZ ari naiz, turismoaren kontrako protestak izan arren notizia egunotean. Bai Bartzelonan eta Donostian azalduko horma irudi edo testuetan edo Gasteizko kaleetan ehun lagun biltzeko gai izan den manifa horretan. 1517. urtean Martin Lutero Apaiz txit Gorenak, Alemaniako Wittenberg – ko elizako atean esaki zuen Indulgentzien kontrako 96 tesiko agiriak piztu zuen Erreforma Protestantea; sekula ordurarte kristautasunak izan zuen apurketa handiena, Alemanian hasi eta Europa mendebalean milioika jarraitzaile eragin zituen denbora gutxian, Trentoko kontzilioaren jarraitzaileak katoliko lez geratzen ziren tartean. Holakoetan izan ohi den bezala, puristeenak ziren Vatikanoaren agintetik alde egin zutenak eta gaia lerro hauetara ekartea izan daiteke hauek, protestanteek bezala ebanjelistek, Erroforma horren ondoren gizarteari eragiten dizkion onurak kontatzea; harro diotelako XVII eta XVIII mendean analfabetismoa ia erabat gaindieraziz gizarteari egin dion mezedeaz edota beraiena dela Jesukristoren edota Ebanjelioen jarraibide modelo zin – tzoa.

Hori zitekeen, agian, zirrikitu hau bettzeko nahiko arrazoi, baina arreta erabat eman didana, Luteroren ekimena Elizan zegoen krisia ez ezik korrupzio basatia zela. Hain zuzen, Vatikanoko San Pedro eliza eraiki – tzeko mundu katoliko guztiei indulgentziak saltzea izan zen Erreforma horrek eztanda egiteko zioa. Indulgentzia trafiko horren aurka zihoazen batik bat Luterok, lehen atean eseki, eta gero editatu zituen 96 tesiak. Gure inguruen, Espainiako estatuan – beste asko dauden arren – , ijitoen komunitatea da evanjelismoen eredu, eta protestantismoa, ordea, gutxiengo nabarmen bat. Hoien goitik, kopuruari dagokionez, izanen dira egun Islam – en jarraitzaileak, azken hainbat urteotan izan dugun etorkin mota kontuan hartuta. Irrati ofizialean astero zortzi minutuz evanjelistek ematen duten sermoiak piztu dit honako hau idazteko ziria. Zortzi minutu, gutxitxo. Beste inori, baterez. Beno, igande edo jaieroko katolikoan Meza Santua ezik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)