IMMIGRAZIOA

Bost immigrante hil eta 50 desagertu dira Yemengo kostaldean

Berria, Berria, 10-08-2017

180 immigrante behartu dituzte beren burua itsasora botatzera. 24 orduko epean gertatu den bigarren aldia da. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak eman du gertatutakoaren berri. Ehun bat lagun bizirik erreskatatu dituzte, eta horietatik 25i osasun arreta ematen ari zaizkie, erakundeak Adenen duen bulegoko zuzendari Lina Koussaren esanetan.
Xebua probintzia aurrean gertatu da ezbeharra, Adengo golkoan. Asteazkenean, beste 120 immigrante behartu zituzten horiek zihoazen itsasontzitik jauzi egitera. 29 ito ziren, eta 22 desagertuta daude.
Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak uste du, urte hasieraz geroztik, 55.000 immigrante joan direla Afrikako Adarretik Yemenerantz. 30.000 inguru Somaliatik eta Etiopiatik joandako adingabeak dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)