Zurrumurruen aurkako gazte topaketan izen emateko epea, zabalik

irailaren 14tik 17ra, Getxon egingo dute

Diario Vasco, El Diario Vasco, 23-06-2017

‘Zurrumurruen aurkako II. gazteen topaketa’ Getxon egingo dute irailaren 14tik 17ra, eta izen emateko epea zabalik dago. Estatuko 7 hiri desberdinetako, 14 – 17 urte bitarteko, 60 gazte elkartuko dira bertan, bat egin duten erakundeekin batera, hala nola, Donostiako Udaleko, Gazteria eta Kultur Aniztasun sailak eta SOS Arrazakeriak.

Donostiatik zortzi gaztek bidaiatu ahal izango dute topaketetara. Bartzelonako, Bilboko, Cartagenako, Getxoko, Sabadelleko eta Tenerifeko gazteekin elkartuko dira bertan, eta topaketa baino lehen ‘Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren inguruko formazioa jasoko dute’.

Topaketako helburu modura ezarri dituztenak honakoak dira:

- Jatorrizko udalerrietan zurrumurruen aurka ariko diren gazteen sare parte hartzaile eta aktibo bat sortzea.

- Topaketarako eta esperientziak trukatzeko espazioak sustatzea, etorkinen aurkako zurrumurruak errotik desagerrarazteko.

- Zurrumurruen Aurkako Estrategia ikusgarriago egitea, bai gure lurraldean, baita lurraldetik kanpo ere.

Gazteek prestakuntza tailerretan, zurrumurruen aurkako proposamenen ekoizpena sustatzeko ikerketa sortzailea egin ahal izango dute eta zurrumurruen aurkako proiektu posibleetan laguntzeko foroetan parte hartuko dute. Behin Topaketa bukatuta, gazteek proiektuak aurkeztuko dizkiete udal bakoitzeko arduradunei.

Parte hartzeko pausoak

Ekimena erabat doakoa izango dela parte hartzaileentzat. Izen – ematea internet bitartez egin daiteke www.donostia.eus/Elkartrukeak helbidean, eta Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 9:00ak eta 14:00ak bitartean.

Ezarritako epeak honakoak dira:

- Izena emateko epea: 2017ko ekainaren 22tik uztailaren 4ra.

- Zozketa eguna: 2017ko uztailaren 5ean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)