GIZARTEA

Armak zamatzeari uko egin zion suhiltzailearen alde elkartu dira Bilbon

Berria, Berria, 26-05-2017

Suhiltzaileak uko egin zion Saudi Arabiara zihoan bonba kargamentu baten ontziratzean parte hartzeari. Suhiltzaileari buruzko txostena “alor politikotik kanpo” dagoela esan zuen aldundiak, baina lau urtez kargugabetu nahi du, Saudi Arabiara zihoan bonba kargamentu baten ontziratzean ez parte hartzeagatik, “bere funtzioak ez betetzea” egotzita.
Hari babesa adierazteko, elkarretaratze bat egin dute eguerdian, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzaren aurrean, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatuta. Bizkaitik bonbarik ez! lelopean batu dira.
Ez da suhiltzailearen aldeko egitasmo bakarra: Change.org plataforman babes kanpaina bat abiarazi zuten, eta hiru egunetan 70.000 sinadura jaso zituen. 166.000 sinaduratik gora bildu dituzte jada.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)