Tolosa CF eta Zaporeak, diru eta janari bilketan bat eginda

Chios irlan dauden errefuxiatuei laguntzeko izango da, Berazubi Futbol zelaian, Portugaleteren aurkako partidan

Diario Vasco, El Diario Vasco, 18-03-2017

Bihar, hilak 19, arratsaldeko 4:30tan Berazubi Futbol zelaian Tolosa Futbol taldearen eta Portugalete taldearen arteko partida egingo dute. Sarrera dohain izango da, bakoitzaren borondatezko laguntza eskatuko delarik.

Laguntza bai ekonomikoa bai janaria izan daiteke (kontserba – latak eta lekaleak, latan zein potean), eta hauek jasotzeko eltzetxoak eta edukiontziak ezarriko dira sarreran.

“Behar gehien dutenenganako eta altruistak izanik besteei laguntzen lan egiten duten horiei, gure elkarkidetasuna eta eraginkortasuna adieraztera” animatzen dituzte Urdiña taldeko kide eta herritar guztiak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)