Gure etorkinak protagonista

Zarauztik Mundura Mundutik Zarautza bekaren azken lanean Ainhoa Pinedo eta Libe Eizagirre zarauztarrek 12 ipuin biltzen dituen liburu bat egin dute, beste hainbat zarauztarren migrazio-bizipenenekinArrazismoaren eta xenofobiaren aurkako egunerako ekitaldiak antolatu dira

Diario Vasco, JUAN MARI ZUBIAURRE, 18-03-2017

Datorren asteartean, matxoak 21, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da eta bere inguruan ekintza ezberdinak antolatu dira immigrazio sailetik. Besteak beste, Zarauztik Mundura Mundutik Zarautza bekaren emaitza berria kaleratuko da.

Ainhoa Pinedo eta Libe Eizagirre zarauztarrek egin dute liburu bat, non 12 ipuin biltzen dituzte beste hainbat zarauztarren migrazio – bizipenenak jasotzen dituztenak. Honekin batera asteartean arratsaldeko 19:00etan Modelo Aretoan ‘Africa Paradis’ filma ikusteko aukera izango da eta bertaratzen direnek sarrera doan izateaz gain ipuinez osatutako liburua eskuratu ahal izango dute.

Arrazismoa eta xenofobia

Iratxe Zorrozua immigrazio zinegotziak aurkeztu zituen Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako egunean egingo diren ekintza hauek eta berarekin egon ziren baita bekaren bitartez liburua egin duten bi zarauztarrak.

Iratxek gogoratu zuen Nazioarteko egun hau ospatzearen jatorria: «1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Sharpeville hirian herritarrak kaleratu ziren herrialde hartan indarrean zegoen Apartheid – aren aurka protesta egiteko. Poliziak tiro egin zuen manifestarien aurka eta 69 pertsona hil zituen. 6 urte geroago, Nazio Batuek martxoaren 21a arrazismo eta xenofobiaren aurkako eguna izendatzea erabaki zuten».

Urteak pasatu dira baina oraindik egoera ez da gehiegi aldatu. «Harrez geroztik 51 urte joan dira. Eta 51 urte horietan ikusi ditugu hesiak botatzen (Berlin); Apartheid erregimen ankerrarekin bukatzen; gure herri eta auzoak kultura aniztasunaz betetzen, baina era berean, eta batez ere azken urteotan; ikusi ditugu hesi berriak eraikitzen (Mexiko, Palestina, Ceuta), Mediterraneo itsasoa hilobi handi batean bihu – rtzen, eta herrialde toleranteenetan diskurtso arrazistak gailentzen (Estatu Batuak, Herbehereak, Fran – tzia eta abar)».

Hamabi ipuin

‘Maletetatik ateratzen ez dena’ jarri diote izenburua 12 ipuin jaso – tzen dituen liburuari bi zarauztarrek. 12 migrazio bizipen ezberdin jasotzen dituzte bertan, beraiekin elkartu eta euren bizi esperientzia jaso ondoren ipuin moduak islatu dituzte paperean. Hamar urrutitik etorriak dira, bat Extremaduratik gureganatu zena eta beste bat Zarauztik Herbereetara joan zena ere bai.

«Denetik topatu dugu elkarrizketak egiterakoan, baina denetan ikusten da migrazioaren inguruan egoera gogorrak bizitzen direla», adierazi zuten idazleek. Mila ale argitaratu dira, asteartean Modelora joaten direnen artean banatuko dira ba – tzuk eta besteak ikastetxetan zabalduko dira gaztetxoak gai hau landu dezaten.

Asteartean ere pelikula ikustera joateko aukera izango da. ‘Africa Paradis’ izenburua duen filman gaur egun bizi dugun egoera hankaz gora jartzen dute egileek. 2033. urtea da eta Afrikako Estatu Batuak dira oparotasun ekonomikoan bizi direnak eta Europako jendea da Afrikara emigratzen dutenak. Frantses bikote bat, informatikoa Olivier eta irakaslea Pauline langabezian daude eta isilpeko bidaia egitera doaz Afrikan sartzeko. Sarrera doan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)