Frantziako polizia bat ikertzeko eskatu dute atxilotu bat bortxatzeagatik

Berria, , 22-02-2017

PARIS. Frantziako epaitegi batek eskatu du polizia bat ikertzeko atxilotu bat bortxatzeagatik. 2015eko kasua irekitzeko eskatu du, beraz, auzitegiak. Erasoa jasan zuenak garai hartan esan zuen borrarekin bortxatu zuela poliziak. Auzia, ordea, indarkeria gisa aztertu zuten; orain, bortxaketa gisa ikertzeko eskatu du epaitegiak. Azken asteetan polizia indarkeriaren aurkako protestak ugaritu dira Paris inguruan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)