Europako ataria, gorpuz beteta

Berria, , 22-02-2017

Gutxienez 74 pertsona hilotz iritsi ziren atzo Libiako hondartzetara, Tunisiako mugatik 150 kilometrora, Europarako zeharkaldian. Libiako Ilargi Gorriko kideek aurkitu zituzten, Zawiyako hondartzan, eta, haien arabera, duela bi egun ontzi puzgarri batean atera ziren migranteenak dira gorpuak. Beste 36 zihoazen aurkitutako 74 pertsonarekin batera, baina ez dago haiei buruzko informaziorik. Joan den larunbatean 185 pertsona salbatu zituzten, ezinean zebiltzala. Urtea hasi denetik gutxienez 275 pertsona desagertu dira Libiako uretan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)