Ekinez, irakasleak eurak dabiltza bidea egiten

Berria, 21-03-2006

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jardunaldi bereziak antolatu ohi ditu urtero, batez ere Hizkuntza Indartzeko Programan sartzen diren irakasleak trebatzeko. Bizkaian, Lea Artibai eskualdekoek, gainera, mintegia izaten dute Gernikan hamabostero. Cuesta eta Aretxabaleta bat datoz: topaketok dira eurentzat aberasgarrienak. «Materiala trukatzen dugu gure artean eta, batez ere, ideiak. Orientabideak baditugu, baina azkenean egoeraren eta norberaren esperientziaren arabera ibili gara materiala sortzen, kanpoan egin dena euskarara moldatzen. Material asko dago bai, baina ez euskaraz, eta guk ibili behar izan dugu horiek guztiak moldatzen».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)