Atzeratu egin dute errefuxiatuei laguntzen ari zirela Grezian atxilotutako bi nafarren kontrako epaiketa

Okupatutako eraikin bat errefuxiatuentzat prestatzen ari zirela atxilotu zituzten Itziar Bardaji eta Iñaki Molina iruindarrak, uztailaren 27an, Tesalonikan. 70 bat aktibista eta 30 errefuxiatu atxilotu zituzten denera. Hurrengo egunean epaitu zituzte gehienak, baina bi iruindarren epaiketa atzeratu egin zen, itzultzaile faltagatik.

Berria, , 27-01-2017

Bigarren aldia da epaiketa atzeratzen dela; abuztuaren 5ean egitekoak ziren aurrena, baina gaurko eguna jarri zuten orduan. Gaur berriz atzeratu da, defentsaren eskariz, eta ekainean egitekotan dira. Nolanahi ere, bi lagunek ez zuten epaiketara agertzeko asmorik. Zabaldi kolektibo internazionalistako kideak dira biak, eta gertatutakoa azaldu zioten BERRIAri, udan.

Tesalonikan atxilotu zituzten, okupatutako eraikin bat errefuxiatuen harrerarako prestatzen ari zirela. Hurriya etxean atxilotu zituzten bi nafarrak, eta Orfanotrofeio eta Nikis hiriak ere desalojatu zituzten.

Zabalditik salatu du prozesu judizial hau “errepresioaren adibide bat gehiago” besterik ez dela: “Elkartasuna gobernuek ezarritako parametroetatik irtetzen denean, zilegitasun osoz pertsonek bere kabuz ekiten dutenean, erasotua eta zigortua dela”.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)