Errefuxiatuak

"Legez kanpoko migrazioari laguntzea" leporatu diete Zuloaga eta Huarteri

Berria, Berria, 29-12-2016

Bi euskal herritarren abokatuak deklarazioak etetea eskatu du, argudiatuz ez duela horiek prestatzeko nahikoa denbora izan. Epaileak bihar erabaki beharko luke baldintzapean aske utziko dituen edo behin – behinean espetxeratu. Iruñean elkarretaratze jendetsua egin dute haiek libre uzteko eskatzeko. Bideoa albistearen barruan. Bideoa: Zuloaga eta Huarte, epaitegietatik irteten. (Hibai Arbide)
Mikel y Bego, juzgados de Igoumenitsa, saliendo de declarar y recibiendo el cariño de unas voluntarias vascas que trabajan con refugiados pic.twitter.com/AtUfWE6Pkl
— Hibai Arbide Aza (@Hibai_) 2016(e)ko abenduak 29
Lasai eta irribarretsu irten dira epaitegietatik Mikel Zuloaga eta Begoña Huarte. Gaur ziren epailearen aurrean deklaratzekoak, baina agerraldia atzeratu egin dute, haien abokatuak eskatuta.
Fiskaltzako iturriek hasieran zabaldu badute ere giza trafikoa egozten zitzailea, gerora ekintzaileekin harremanetan den Hibai Arbide kazetariak azaldu du “legez kanpoko migrazioari laguntzea” eta errefuxiatuen osotasunaren aurkako “arduragabekeria larria” direla leporatzen zaizkien delituak. Biak ere larriak diren arren, horiengatik ezartzen diren zigorrak ez dira giza trafikoarengatik ezartzen direnak bezain gogorrak.
Bestalde, Fiskaltzak onartu du bi ekintzaileek ez zutela euren buruak aberastea bilatzen, iheslariak Greziatik ateratzen saiatu zirenean.
Bitarte horretan Zuloaga eta Huarte baldintzapean aske geratuko diren edo behin – behinean atxilo jarraituko duten epaileak eta fiskaltzak erabaki beharko dute, haien deklarazioak entzun ostean.
Huarterekin eta Zuloagarekin kontaktuan jartzerik izan duten ekintzaileen arabera, “ongi” daude biak ala biak, eta haien kezka nagusia zen haiekin batera zihoazen errefuxiatuei zer gertatuko ote zitzaien. Haiena ez da izan euren kasa erabakitako ekinbidea. Bilboko agerraldian azaldutakoaren arabera, “desobedientzia ekintza bat” izan da, aspalditik oldoztu eta prestatua, eta Euskal Herriko zenbait gizarte mugimenduren kezkaren ondorioz sortutakoa. Bideoa: Zuloaga eta Huarte, atxilotuak izan aurretik zabaldutako mezuan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)