148 dira Egiptoko kostaldean ontzi bat hondoratu eta gero hildako migranteak

Gara, NAIZ, 23-09-2016

Gutxienez 148 migrante hil dira Egiptoko kostaldean, astezkenean migranteak garraiatzen zituen ontzi bat hondoratu eta gero. 164 pertsona ere erreskatatu dituzte bizirik.

Erreskate lanetan dabilen taldeak 148 gorpu aurkitu ditu jada Mediterraneoan, iragan asteazkenean migranteen ontzi bat hondoratu eta gero, Mohammed Sultanek, Al Bahira probintziako gobernadoreak iragarri duenez.

Gaur goizean beste 60 gorpu atera dituzte uretatik eta Sultanek bilaketarekin jarraitzeko agindu du. Era berean, hilotzak senideei «ahalik eta lasterren» itzultzeko konpromisoa agertu du.

Era berean, 164 pertsona erreskatatu dituzte bizirik. Hauen artean 111 egipziarrak dira, 26 Sudanekoak, 13 eritrearrak, bi somaliar eta siriar eta etiope bana. Hildakoen artean ere, gehiengoak Egipto bertakoak dira.

Hondoratutako ontzia 400 eta 600 pertsona ingururekin atera zen Rashid eta Baltim herrien arteko puntu batetik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)