MUNDUA

Errefuxiatuak uxatzeko asmoz, hesia eraikitzen hasi da Norvegia Errusiarekin duen mugan

200 metro luze eta 3,5 metro altuko altzairuzko hesia eraikitzen hasi dira Norvegian. Iaz gehitu egin zen Errusiatik barrena herrialde hartara joan zen errefuxiatu kopurua, eta haiei bidea ixtea du asmoa. Errefuxiatuen aldeko elkarteek protesta egin dute.

Berria, , 25-08-2016

Storskogeko mugan altxatu dute hesia, eta Norvegiako Gobernuak argudiatu du “segurtasuna bermatzeko beharrezko neurria” dela. Berri agentzien arabera, iaz 5.500 errefuxiatu pasatu ziren muga horretatik. Neguko hotzak iritsi aurretik amaitu nahi dute, basoko sarrera ixteko.
Hesiaren kontra hainbat ahots altxatu dira. Errefuxiatuen eskubideen aldeko elkarteak protestan dira, eta Soer-Varangerreko alkate Rune Rafaelsenek ere aurkako jarrera azaldu du: “Ez dago hesien beharrik. Europan hesi gehiegi daude dagoeneko”.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)