Korsikako FLNCk jihadistak ohartarazi ditu

Berria, , 29-07-2016

AJACCIO. Egunotako atentatuen harira, jihadistei kargu hartu nahi izan die Urriaren 22ko FLNCk —FLNC Korsikako talde armatuaren adarra—. Korsikako egunkari bati bidalitako ohar batean adierazi duenez, irlan erasorik egiten badute «zalantzarik gabe» erantzuteko asmoa du. Halaber, Frantziari eskatu dio Siriako esku hartzeak geldi ditzala, bumera efektua eragozteko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)