ERREFUXIATUEN KRISIA

39 lagun hil dira Turkiako kostaldetik gertu, ontzi bat hondoratuta

Berria, , 30-01-2016

Gutxienez bost adingabe daude hildakoen artean. Ayvaciketik (Turkia) gertu hondoratu da ontzia, eta, kostazainek zabaldutako datuen arabera, gutxienez 39 lagun hil dira. Greziako Lesbos irlarako bidean zihoazen.
Ontzi berean zihoazen 75 lagun bizirik atera dituzte uretatik, baina urgentziaz artatu dituzte horietako hainbat, uraren tenperaturagatik hipotermiak jota baitzeuden. Afganistan, Siria eta Birmaniakoak ziren ontzian zihoazen gehienak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)