Errefuxiatuentzat etxeak utziko ditu Eusko Jaurlaritzak

Berria, , 29-01-2016

GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak hitzarmenak sinatu ditu CEAR Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordearekin eta Gurutze Gorriarekin. Horien bitartez, Jaurlaritzak hainbat etxe utziko dizkie bi elkarte horiei, errefuxiatuentzat bideratzeko. Ez dute zehaztu zenbat etxebizitza izango diren. Jakinarazi dute «hurrengo asteetan» helduko direla errefuxiatu gehiago Euskal Herrira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)