PARISKO ATENTATUEN ONDORENA

Pintaketa xenofoboak egin dituzte Gasteizko elkarte baten aurka

Berria, , 18-11-2015

Afroamerikarren Elkarteak Arabako hiriburuan duen egoitzan egin dituzte pintaketak, Gasteizko Plataforma Antiarrazistak eta Baterak salatu dutenez. Adurza auzoko lokalaren sarreran “zerriak. Mairuei ez” idatzi dute. Ohar batean, Gasteizko Plataforma Antiarrazistak eta Baterak nabarmendu dute musulmanek Arabako komunitate handienetakoa osatzen dutela eta erlijio horren praktika “inola ere” ez dela “ekintza terroristekin” lotu behar.
Bi plataformek “gogoetara” eta “elkarbizitzaren eraikuntzara” deitu dute, herritar guztien giza eskubideak errespeta daitezen.
Ez da elkarteak eraso xenofoboak jasaten dituen lehen aldia. Otsailean, mehatxuak eta svastikak zituzten pegatinak jarri zituzten elkarteko sarreran.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)